Ez dakit nondik hasi, baina, tira...
Posible ote da oraindik existitzen ez den pertsona bat hainbeste maitatzea?
Oraindik konpartitu ez dituzuen musu eta laztanak hainbeste faltan botatzea?
Egin gabeko txortaldietako hasperenak hainbeste desiratzea?
Maiz izaten ditut erantzunik gabeko galderak dituen egunak. Maiz ni, ez naiz ni izan ohi.